Berriak

Atzealdea Igandean ‘Alegian BerdinEkin’ jardunaldia egingo da

Kirola ardatz hartuta, bertan ematen diren jazarpen, sexismo, arrazakeria eta LGTBIfobiaren aurka egitea izango du helburu, hainbat jarduerekin

2023·03·09


Martxoaren 12an ‘Alegian BerdinEkin’ izeneko jardunaldia egingo da, kirola ardatz hartuta. Kirolean ematen diren jazarpen, sexismo, arrazakeria eta
LGTBIfobiaren aurka posizionatu eta ariketa fisikoa eta kirol jarduerak berdintasunerako aukera gisan ulertzeko bidea egitea izango da egunaren helburua. Goiz osoan zehar jarduera ezberdinak egingo dira eremu ezberdinetan eta 13:00ean plazan egingo den ekitaldi batekin borobilduko da. Ekitaldi hau Alegiako Hezkidetza mahaiak antolatu du. Mahai hori Udalak, herriko ikastetxeetako guraso elkarteek, ikastetxe horietan berdintasunaren arloaz arduratzen diren irakasleek eta Eztanda talde feministak osatzen dute. Proiektuaren gidaritza Eiherak eraman du eta gaur goizean Alegiako udaletxeko pleno aretoan eman dituzte martxoaren 12rako antolatu denaren inguruko xehetasunak. Hauek izango dira goizean zehar egingo diren jarduerak:

10:00-11:45. Binakako basket jaurtiketa eta hiruko txapelketa mistoa. Frontoian. 12 urtetik gora.

10:30-11:45. ‘Ezagutu eta probatu kirol berriak!’. Eskolan.

10:00-11:45. Neskengandik eta neskentzako futbol saioa futbol zelaian. 10 urtetik gora.

12:00. Nesken eskuzko pilota partida frontoian.

12:30. Helduentzako aerobik saioa plazan.

13:00. Herriko kirolariei eta sustatzaileei omenaldi sorpresa plazan.

Ekintza horietakoren batean izena eman nahi duenak alegiaberdinekin@gmail.com helbidera idatzita eman dezake.

Ekimenaren antolatzaile eta bultzatzaile diren erakundeek eta elkarteek herritarrak ‘Alegia BerdinEkin’en parte hartzera animatu nahi dituzte, jarduera ezberdinen bidez egun eder bat pasatzeko eta berdintasunerako bidean urratsak ematen jarraitzeko balioko duelako.