Berriak

Atzealdea Igandean ‘Artearen komedian murgiltzen’ haurren emanaldiarekin hasiko da Oinarria Antzerki Topaketa

17:00etan izango da zinean eta Intujai eskolakoek gidaturiko saioa izango da

2025·04·29


Igandean hasiko da Oinarria Antzerki Topaketa. Ekainaren 22ra bitartean emanaldi ugari izango dira eta horietako lehena maiatzaren 4an izango da 17:00etan zinean. Intujai eskolako kideek haurrei zuzenduriko ‘Artearen komedian murgiltzen’ emanaldia eskainiko dute.