Berriak

Atzealdea Igandean errege magoak Alegiara iritsiko dira

18:00etan Orendaingo bidetik helduko dira eta herria zeharkatuko dute plazara iritsi aurretik

2025·01·03


Igandean errege magoak Alegiara iritsiko dira. 18:00etan Orendaingo bidetik helduko dira eta Larraitz auzoa, Kalebehera eta Kalegora zeharkatu ostean, plazara iritsiko dira. Hala nahi duten haurrek erregeekin egoteko aukera izango dute.

Kabalgatak irauten duen bitartean, San Juan kalea itxita egongo da trafikoarentzat eta kaletik Larraitz auzorako errepidean ere aldian aldiko mozketak izango dira.