Berriak
Atzealdea Igandean Olentzero eta Mari Domingi Alegiara iritsiko dira
2023·12·22
Igandean, abenduak 24, gabonetako kultur egitarauko hainbat ekintza egingo dira. Goiz partean, Alegiako Herri Eskolako eta Aralar institutuko ikasleak kantari ibiliko dira herrian barrena 11:00etatik aurrera.
15:45ean Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak sustaturiko ‘Gabon Kantu Eske Herrikoia’ abiatuko da. Gabonetako abestiak kantatzeko gogoz dauden herritarrei bertan parte hartzeko deia egiten zaie eta Larraitz auzotik abiatuko dira, herri guztia zeharkatzeko asmoz.
Azkenik, 18:30ean Olentzero eta Mari Domingi Alegiara iritsiko dira. 18:30ean eskola aurrean egingo zaie harrera eta herria zeharkatu ostean, plazara helduko dira.
Udalak herritarrak ekintza horietan parte hartzera animatu nahi ditu.