Berriak

Atzealdea Igandean gaztaina erreak banatuko dira plazan 18:00etatik aurrera

Gabonetako kultur egitarauaren baitako ekitaldia izango da eta herritarrak gaztainak jatera gonbidatzen dira

2025·12·10


Urtero bezala, Alegiako Udalak gaztaina erreak banatuko ditu igandean, abenduak 14. Abenduko egitarau kulturalaren baitako ekintza izango da eta hala nahi duten herritarrek plazan jaso ahal izango dituzte gaztainak 18:00etatik aurrera.