Berriak

Igandean hasi eta ekainaren 24ra bitartean luzatuko da Udaberriko Kultur Egitaraua

Hamasei ekitaldi ezberdin izango dira eta txorien kantuak ezagutuz ekingo diote igandean

2017·04·19


Udazkena izan zen lehenik, negua ondoren eta orain udaberriaren txanda iritsi da. Urtaro bakoitzak kolore ezberdina izaten du eta kulturari dagokionean ere, Alegiako Kultura batzordeak urtaro bakoitzarentzat jantzi ezberdina prestatzen du. Bada, udaberrikoari igandean, apirilak 23, emango zaio hasiera eta ekainaren 24an amaituko da. Tarte horretan, guztira 16 ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute alegiarrek eta ekitaldi horietara gerturatzen direnek eta publiko ezberdinei zuzendutako eskaintza anitza izango da.

Ekitaldi batzuk jada egutegian egonkortuta daudenak dira. Azoka Ekologikoa, Langaurre Eguna, Sutarriren emanaldia… Beste hainbat ordea berriak izango dira eta Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako finalerdi bat ere Alegian jokatuko da maiatzaren 6an. Lehenagoko ekitaldiei erreparatuta ordea, igandean bertan txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia egingo da Aranzadiko Mikel Olanoren eskutik. 9:30ean hitzaldi bat eskainiko du Elizpe zinean eta 10:30ean Langaurrera irteera bat egingo da.

Azpian duzue egitaraua osorik eta webgune honetako agenda atalean ere kontsultatu dezakezue.

 

Apirilak 23, igandea.

Txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia.

Mikel Olano, Aranzadiko kidearekin.

09:30ean hitzaldia Elizpe zinean.

Ondoren, Langaurrera.

 

Apirilak 28, ostirala.

“Fatima” filma.

22:00etan Elizpe zinean.

 

Maiatzak 5, ostirala.

Txirikorda afrikarrak egiten ikasteko tailerra. 18:00tan plazan.

 

Maiatzak 6, larunbata.

Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako finalerdia.

17:30ean Elorri pilotalekuan.

 

Maiatzak 7, igandea.

Alegiako IV.Azoka ekologikoa.

Alegiako baratza parkean.

10:00-14:00

 

Maiatzak 9, asteartea.

Kirol ohituren inguruko mahai-ingurua.

Iturri Zahar guraso elkarteak antolatuta.

19:00etan kultur etxean.

 

Maiatzak 10, asteazkena.

Ipuin kontalari saioa.

Edo hizkuntzan eta euskarara itzulita.

17:00etan liburutegian.

 

Maiatzak 13, larunbata.

Dantzari txiki eguna.

17:00etan kaleetan.

 

Maiatzak 19, ostirala.

“Kondaira baten truke”.  Haur antzerkia.

16:30ean Elizpe zinean.

Patata tropikalaren eskutik.

Iturri zahar guraso elkarteak antolatuta.

 

Maiatzak 27, larunbata.

Intxurre K.K.E. taldearen denboraldi amaierako festa plazan.

 

Maiatzak 28, igandea.

Langaurre eguna.

Marea-ko ibilaldia.

Alegiako mendi asanbladaren eskutik.

 

Ekainak 3, larunbata.

Eskolako festa.

 

Ekainak 9, ostirala.

Sutarri dantza taldearen kurtso bukaerako jaialdia.

22:00etan Elorri pilotalekuan.

 

Ekainak 23, ostirala.

San Juan sua.

21:00etan plazan.

 

Ekainak 24, larunbata.

San Juan eguneko zahagiardoa.