Berriak
Atzealdea

Igandean Ibarran ospatuko den Kilometroak jaira joateko tren eta autobus zerbitzua indartuko da

Goizean joateko eta arratsalde-iluntzean itzultzeko ohi baino zerbitzu gehiago eskainiko dira

2022·09·29


 

Igandean Kilometroak jaia ospatuko da Ibarran. Bada, Lurraldebusek eta Renfek igande arrunt batean baino zerbitzu gehiago eskainiko dituzte bertaratu nahi dutenek autorik hartu beharrik ez izateko eta garraio publikoa erabiltzeko. Goizean zehar eta arratsalde-iluntze partean indartuko dira bereziki zerbitzuak, joan-etorri gehieneko orduak izaten direlako.

Lurraldebusen zerbitzu bereziak lotura honetan kontsultatu daitezke eta Renferenak hemen. Bide batez, Alegia APPko ‘Garraioa’ atalaren bidez ere eskura duzue informazio hori.