Berriak
Atzealdea Igandean Irabazi Arte telesailaren denboraldi berriaren estreinaldia egingo da 17:00etan zinean
ETBren ekoizpenaren laugarren denboraldia otsailaren 21etik aurrera ikusi ahal izango da telebistan
2025·02·12
Otsailaren 16an, igandea, Irabazi Arte telesailaren laugarren denboraldiaren estreinaldia egingo da 17:00etan Elizpe zinean. Euskal Telebistaren ekoizpen arrakastatsuaren denboraldi berria ikusteko irrikaz dauden gaztetxoentzat aukera ezin hobea izango da igandekoa.