Berriak

Atzealdea Igandean Korpus eguneko zahagiardoa egingo da

20:30ean hasiko da plazan eta ohi bezala, Udalak mahaiak eta ardoa jarriko ditu

2024·05·30


Ekainaren 2an, igandea, Korpus eguneko zahagiardoa egingo da. 20:30etik aurrera izango da plazan eta betiko moduan, Udalak mahaiak eta ardoa jarriko ditu. Herritarrak zahagiardoan parte hartzera animatu nahi dira.