Berriak
Atzealdea Igandean ‘Munstroak sortzen direnean’ dokumentala eskainiko da 19:00etan zinean
2026·06·02

Ekainaren 7an, igandea, ‘Munstroak sortzen direnean’ dokumentala eskainiko da 19:00etan zinean. Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak antolatu du eta Diario Socialista hedabideak sortutako dokumental honek gaur egungo faxismoa aztertzen du, bi galdera nagusiri erantzunez: zer interes daude faxismoaren gorakadaren atzean? eta nola egin dakieke aurre?
«Mundu zaharra hiltzen ari da, berria ez da oraindik iritsi, eta argi-ilun horietan munstroak sortzen dira» zioen Antonio Gramsci militante komunista italiarrak. Aipu horrek ematen dio izena dokumentalari, eta Europako hainbat herrialdetako kazetari eta militante antifaxistekin izandako elkarrizketetak jasotzen ditu.