Berriak

Atzealdea Igandean Oreretan egingo den Kilometroak festara joateko autobusa antolatu du Galtzaundik

9:35ean abiatuko da Bideberrietako autobus geralekutik eta kultur etxean eman behar da izena osteguna baino lehen

2023·09·26


Galtzaundi Euskara Taldeak autobusa antolatu du igandean Oreretan egingo den Kilometroak festara joateko. 9:35ean abiatuko da Alegiatik autobusa, Bideberrietako Tolosa alderako autobus geralekutik eta itzulerakoa 19:30ean aterako da Oreretatik. Interesatuek osteguna baino lehen eman behar dute izena kultur etxean. Atariakide edo Galtzaundiko bazkideek 8 euro ordaindu beharko dituzte eta gainotzekoek 10.