Berriak

Atzealdea Igandean ospatuko da XI. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia

11:00etatik 14:00etara ospatuko da plazan eta ohi bezala erakustoki ugari izango dira

2017·09·27


Igandean ospatuko da urtero udazkenaren hasieran ospatzen den Artisau eta Nekazal Azoka Berezia. Hamaikagarren ekitaldia izango da aurtengoa eta ohi bezala, bete-betekoa dator.
Betiko moduan, herriko eta inguruko artisauek eta nekazariek ekoizturiko produktuak ikusi eta erosteko aukera izango da 11:00eatik 14:00etara plazan eta erosketak egiten dituztenen artean, azokako postuetako produktuekin osaturiko sorta baten zozketa egingo da 13:30ean. Eguraldi txarra egin izan duenean azoka pilotalekura lekualdatu izan da baina aurtengoan eguraldi txarra ere ez da azoka plazan egiteko oztopo izango, hainbat karpa ezarriko direlako eguraldiak ez badu laguntzen.