Berriak

Atzealdea Igandean Santa Ageda Bezperako Kantu Eske Herrikoia egingo da

17:00etan abiatuko dira kantariak, trikitilariak eta bertsolariak eta herrian barrena ibiliko dira

2024·02·01


Otsailaren 4an, igandea, Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak antolatutako Santa Ageda bezperako Kantu Eske Herrikoia egingo da. Nahi duten herritarrek parte hartzeko izango dute eta kantariek herriko trikitilarien eta bertsolarien laguntza izango dute. Maialen Akizu eta Hodei Lopez ariko dira bertsotan eta herriko bertso eskolako kideek ere hartuko dute parte. Kopla zaharrak eta bapatekoak nahastuko dira eta Larraitz auzotik 17:00etan abiatuta, herri osoa zeharkatuko dute.