Berriak

Atzealdea Igandean talo postua jarriko du Sutarrik plazan 18:00etatik aurrera

Santo Tomas eguna dela eta jarriko da postua eta 19:30ean errifen zozketa egingo da

2025·12·16


Abenduaren 21ean, igandea, talo postu bat jarriko du Sutarri dantza taldeak. 18:00etatik aurrera jarriko da plazan eta Santo Tomas eguna dela eta jarriko du postua Sutarrik. 19:30ean dantza taldearen errifen zozketa egingo da.