Berriak
Atzealdea Igandean XVIII. Txintxarri Saria jokatuko da
2026·09·29

Urriaren 4an, igandea, harri jasotzaileen XVIII. Txintxarri Saria jokatuko da 12:00etatik aurrera plazan. Hiru bikote misto ariko dira lehian. Batetik, Xabat Olaizola eta Lierni Osa ariko dira, bestetik Beñat Telleria eta Malen Morandeira eta hirugarren bikotea Jon Gisasola ‘Zelai’k eta Olaia Esnaolak osatuko dute Gizonezkoek eta emakumezkoek harri ezberdinak erabiliko dituzte. Hauek dira gizonezkoek erabiliko dituzten harriak:
-125 kiloko kopa.
-112,5 kiloko kubikoa.
-100 kiloko bola.
Emakumezkoek ondoko harriak erabiliko dituzte:
-75 kiloko zilindroa.
-62,5 kiloko kubikoa.
-62,5 kiloko bola.
Egin beharreko lanaren inguruan, harri jasotzaile bakoitzak hiru minutuko txandak egingo ditu harri bakoitzarekin.
Maddi Gesalagaren ermarka saiakera
Jaialdi berean Maddi Gesalagak, 18 urteko harri jasotzaile zarauztarrak, kintopeko marka handi bat ezartzeko saiakera egingo du. Hauek dira erabiliko dituen harriak:
-100 kiloko zilindro zaharra.
-100 kiloko kubikoa.
-100 kiloko bola.
Hiru minutuko txandak egingo ditu harri bakoitzarekin.