Berriak

Atzealdea Igandeko azoka bereziak hainbat eragozpen sortuko ditu trafikoan 09:00etatik 15:00etara

Tontokale ingurua itxita egongo da eta autobusek Fabrensan izango dute geraleku bakarra

2025·09·24


Igandean, irailak 28, Artisau eta Nekazal Azoka Berezia egingo da Alegian. 11:00etatik 14:00etara plazan eta zubian kokatuko dira postuak eta horrek hainbat eragozpen sortuko ditu trafikoan 9:00etatik 15:00etara:

-Orendaingo bidegurutzetik Tontokale gaineko bidegurutzera trafikoa itxita egongo da. Beraz, Larraitz auzora edo Orendainera joan nahi dutenek saihesbidea erabili beharko dute.

-San Juan kaletik Kalegora alderako garajeetaoek kalegoratik atera eta sartu beharko dute. Kalebeherarako garajeetakoek sartzeko edo ateratzeko kalebeherako parkeko pibotea erabili beharko da. 

-Lurraldebuseko autobusek Fabrensa industriagunean izango dute geraleku bakarra. Amezketa aldera 09:10ean eta 12:10ean eta Tolosa aldera 09:40an eta12:40an pasako diren zerbitzuei eragingo die.

15:00etatik aurrera egoera normaltasunera itzuliko da.