Berriak

Atzealdea Igandeko azoka bereziak hainbat eragozpen sortuko ditu trafikoan 11:00etatik 14:00etara

Tontokale ingurua itxita egongo da eta autobusek Fabrensan izango dute geraleku bakarra

2024·09·24


Igandean, irailak 29, Artisau eta Nekazal Azoka Berezia egingo da Alegian. 11:00etatik 14:00etara plazan eta San Juan kalean kalegora aldera kokatuko dira postuak eta horrek hainbat eragozpen sortuko ditu trafikoan ordu tarte horretan:

-Orendaingo bidegurutzetik Tontokale gaineko bidegurutzera trafikoa itxita egongo da. Beraz, Larraitz auzora edo Orendainera joan nahi dutenek saihesbidea erabili beharko dute.

-San Juan kaletik kalegora alderako garajeak. Garajeetatik ateratzeko edo sartzeko kalegorako pibotea erabili beharko da. Azokako muntaia hasten denetik jaso arte.

-Lurraldebuseko autobusek Fabrensa industriagunean izango dute geraleku bakarra. Amezketa aldera 12:10ean eta Tolosa aldera 12:40an pasako diren zerbitzuei eragingo die.

14:00etatik aurrera egoera normaltasunera itzuliko da.