Berriak
Atzealdea Igandeko Euskararen Egunerako antolatutako ekitaldiak bertan behera geratu dira
Kantu bazkarirako sarrera salmenta eskasa dela eta, Udalak ekitaldiak ez egitea erabaki du
2023·11·30
Abenduaren 3rako aurreikusita zeuden Euskararen Eguneko ekintzak bertan behera geratu dira. Eguerdirako triki poteoa eta erraldoien kalejira zeuden iragarrita eta ondoren kantu bazkaria. Bada, kantu bazkarirako sarrera salmenta eskasa izan da eta hori dela eta, Udalak ekintza horiek bertan behera uzteko erabakia hartu du.