Berriak
Atzealdea Igandeko galarekin amaituko da Oinarria Antzerki Topaketa
2025·06·18

Igandean emango zaio amaiera Oinarria Antzerki Topaketari. Gala bat egingo da zinen horretarako eta bertan bilduko dira bi hilabete hautetan aritutako antzerkilariak, zaleak, herritarrak… Bertan banatuko dira taldeen artean sariak eta ikuskizuna ere egongo da: musika, bertsoa, dantza edo antzerkia ez dira faltako. Eguerdiko 12:00etan izango da herriko zinean eta sarrera debalde, gonbidatuta daude guztiak.
Maiatzaren 4ean hasi ziren Oinarria, Inaxio Begiristainen omenezko Amateur Antzerki Topaketak, eta tarte horretan helduen lau antzerki talde eta umeenak beste bi pasa dira eszenatokitik. Harrera oso ona izan du, jende asko ibili baita ikuskizunetan eta parte aktiboa hartu dute herritarrek bai antolaketan lagundu dutenak zein emanaldiei buruz bere iritzia eman dutenak. Iruzkin horiei esker edo hori kontutan izanda banatuko dira igandean sariak antzerki taldeen artean. Egurrezko Zutabea izango da jaso ahal izango duten saria.