Berriak
Atzealdea Igandeko Langaurre Eguna bertan behera geratu da eguraldi iragarpen txarra dela eta
K argazki jaialdiaren barruan egingo den zianotipia eta ilustrazio tailerra 11:00etan Udaletxeko arkupetan egingo da
2023·05·19

Astebururako dauden eguraldi iragarpen eskasak kontuan izanda, Kultura batzordeak Langaurre Eguneko ekitaldi gehienak bertan behera uztea erabaki du. Argazki tailerrari soilik eutsiko zaio. Horrenbestean, mendi irteera, hamaiketakoa eta bazkaria ez dira egingo. Argazki tailerra Udaletxeko arkupetan egingo da 11:00etatik aurrera.