Berriak

Atzealdea Igandeko San Silbestre krosean izena emateko aukerak zabalik jarraitzen du kultur etxera deituta

943 65 46 98 zenbakira deitu daiteke eta igandean bertan ere izango da aukera 9:30etik 10:30era

2023·12·27


Igandean jokatuko da Alegiako XII. San Silbestre krosa. Goizeko 11:00etatik aurrera haurrentzako zein helduentzako lasterketak jokatuko dira plazatik abiatuta. Aurrez izena eman nahi dutenek zabalik dute horretarako aukera 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta. Igandean ere izango da izena emateko aukera. 9:30etik 10:30era bitartean izango dute korrika egin nahi dutenek izena emateko aukera.