Berriak

Atzealdea Igandeko XVIII. Txintxarri Saria eskolako patioan jokatuko da eta parte hartzaileetan ere aldaketak izango dira

12:00etan hasiko da eta hiru bikote misto ariko dira lehian harri ezberdinekin, tartean Maddi Gesalagaren marka saiakerarekin

2026·10·02


Urriaren 4an, igandea, harri jasotzaileen XVIII. Txintxarri Saria jokatuko da 12:00etatik aurrera. Hasiera batean plazan egitekoa zen baina eguraldi iragarpenek eskolako patiora lekualdatzera bultzatu dute antolakuntza. Hiru bikote misto ariko dira lehian eta hauetan ere badira azken orduko aldaketak. Batetik, Gari Garmendia eta Lierni Osa ariko dira, bestetik Beñat Telleria eta Ane Atxutegi eta hirugarren bikotea Jon Gisasola ‘Zelai’k eta Olaia Esnaolak osatuko dute Gizonezkoek eta emakumezkoek harri ezberdinak erabiliko dituzte. Hauek dira gizonezkoek erabiliko dituzten harriak:

-125 kiloko kopa.

-112,5 kiloko kubikoa.

-100 kiloko bola.

Emakumezkoek ondoko harriak erabiliko dituzte:

-75 kiloko zilindroa.

-62,5 kiloko kubikoa.

-62,5 kiloko bola.

Egin beharreko lanaren inguruan, harri jasotzaile bakoitzak hiru minutuko txandak egingo ditu harri bakoitzarekin.

Maddi Gesalagaren ermarka saiakera

Jaialdi berean Maddi Gesalagak, 18 urteko harri jasotzaile zarauztarrak, kintopeko marka handi bat ezartzeko saiakera egingo du. Hauek dira erabiliko dituen harriak:

-100 kiloko zilindro zaharra.

-100 kiloko kubikoa.

-100 kiloko bola.

Hiru minutuko txandak egingo ditu harri bakoitzarekin.