Berriak
2020·08·31
Alegiako Udalak, eskualdeko euskalgintzako hainbat eragilerekin elkarlanean, 2020-2021 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko ditu. Gurea bezalako herri euskaldunetan, euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu behar hori duten herritarrak euskara ikasteko edo hobetzeko (alfabetatzeko…) pausoa ematera animatzeko. Behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza egingo da, eta izena ematen dutenen artean, ordutegiak eta mailak kontuan hartuta, taldeak sortzeko aukera aztertuko da. Taldea sortzeko gutxieneko kopurura iritsiz gero, ikastaroak herrian bertan eskainiko dira. Urtero bezala, herrian sortzen diren ikastaro guztiak Udalak diruz lagunduko ditu.
Matrikula epea: irailaren 17ra arte luzatuko da. Izena emandako guztiei bilera baterako deia egingo zaie epea amaitu eta egun gutxira. Informazio gehiagorako jo Udalera edo deitu 943 65 10 87 telefono zenbakira. Izena emateko orria lotura honetan duzue eta udaletxean ere eskura izango duzue.