Berriak

Atzealdea Iker Iriarteren ‘Auzolangiltza’ dokumentalaren estreinaldia izango da urriaren 5ean 19:00etan zinean

Auzolanaren inguruko ekoizpena egin dute alegiarrak eta Pablo Dendaluzek Tolomendi Landa Garapen Elkartearen enkarguz

2023·09·28


Urriaren 5ean, osteguna, Iker Iriarte Iribar alegiarrak eta Pablo Dendaluze Izagirre tolosarrak egin duten ‘Auzolangiltza’ dokumentalaren estreinaldia izango da 19:00etan zinean. Tolomendi, Tolosaldeko Landa Garapenerako Elkartearen enkarguz egin dute lana auzolanak historian zehar izan duen eta gaur egun duen garrantzia balioan jarri nahi izan dute.

Auzolan eredu ezberdinak jaso dituzte, bai Euskal Herrikoak eta baita Euskal Herritik kanpokoak, Avila edo Maroko kasu. Hain justu ere, Avilako San Joan del Olmotik etorrita, Alegiako aurkezpenean parte hartuko dute bertako auzolanaren inguruko testigantza eman dutenek.

Alegiako Udala egitasmoaren laguntzaile izan da eta herritarrak dokumentalaren estreinaldira gonbidatu nahi ditu.