Berriak

Atzealdea Ile apainketako eta fabrikazio mekanikoko ikastaro bana jarriko ditu martxan Tolosaldea Garatzenek iraila amaieran

Izena emateko epeak zabalik daude eta parte hartzaileentzat doakoak izango dira

2025·09·19


Tolosaldea Garatzenek bi ikastaro jarriko ditu martxan iraila amaieran. Bata ile apainketarekin lotuta dago eta bestea fabrikazio mekanikoarekin eta bi kasuetan parte hartzaileek ziurtagiri profesional bat lortuko dute. Izena emateko epeak zabalik daude eta ikastaroak doakoak dira. Segidan duzue bakoitzari buruzko informazio zehatza.

Kixki Kaxka 2025 ikastaroa:

-Ile apainketako zerbitzu osagarriak (1. maila) ziurtagiri profesionala.

-Langabetuentzat.

-Irailaren 29an hasi eta otsailera bitartean arlo teorikoa.

-Ondoren, 120 orduko praktikaldia ile apaindegi batean.

-Eguneko 9€ko asistentzia beka.

-Ordutegia: 15:30-19:30.

-Lekua: Inmakulada ikastola (Tolosa).

-Izena emateko: Tolosaldea Garatzen. 943 65 45 01 - 617 85 46 84 - lan@tolosaldea.eus. 

Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak:

-Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak (1. maila) ziurtagiri profesionala.

-Langabetuei eta bereziki Tolosaldeko emakumeei zuzendua.

-Irailaren 29an hasi. 400 ordu teoriko eta 40 praktiko. 

-Ordutegia: 14:30-19:30.

-Lekua: Tolosaldea Heziketa Institutua.

-Eskaerak egiteko: 669 319 793 / mberoiz@grupokl.com.