Berriak

Atzealdea IMSERSOKO 2025eko bainuetxe programan izena emateko epea zabalik dago

Interesatuek udaletxeko gizarte zerbitzuetan aurkeztu beharko dituzte eskaerak

2024·12·13


Alegiako Udaleko gizarte zerbitzuek zabaldu dute 2025eko IMSERSOKO bainuetxe programan izena emateko epea. Bi txanda eskaintzen dira. Lehena, 2025eko otsailetik abuztura joateko eta txanda honetan joan nahi dutenek urtarrilaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Itxarote zerrendan sartzeko maiatzaren 14ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte.
Bigarren txanda irailetik abendura izango da eta bertan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak gizarte zerbitzuetan. Itxarote zerrendan sartzeko urriaren 31ra bitartean. Baldintza hauek bete behar dira:
-Gizarte Segurantzako Sistemaren jubilazio edo elbarritasun pentsioduna izatea.
-55 urte edo gehiago izatea eta alarguntasun pentsioduna izatea.
-60 urte edo gehiagoko Gizarte Segurantzako beste kontzeptuengatik pentsioduna edo langabeziko subsidio edo prestazioen jasotzaile izatea.
-65 urte edo gehiagoko Gizarte Segurantzako pentsiodun edo aseguratu izatea.
-Erabiltzailearen ezkontide edo izatezko bikoteek laguntzaile moduan hartu dezakete parte. Hauei ez zaizkie adina eta pentsioei buruzko baldintzak eskatuko.
Informazio gehiagorako 943 65 47 68 telefono zenbakira deitu daiteke.