Berriak
Atzealdea IMSERSOKO oporraldi programan izena emateko epea zabalik uztailaren 10era bitartean
2026·06·22

Alegiako Udaleko gizarte zerbitzuek zabalik dute 2026-2027 denboraldiko IMSERSOKO oporraldi programan izena emateko epea. Uztailaren 10a izango da izena emateko azken eguna. Programa horretan parte hartu nahi dutenek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
-Gizarte Segurantzako Sistemaren jubilazio pentsioduna izatea.
-55 urte edo gehiago izatea eta alarguntasun pentsioduna izatea.
-Beste pentsio moten edo/eta langabeziko prestazioen onuradun izatea, 60 urte beteta edo/eta gorakoa izanik.
-65 urte edo gehiagoko izan eta Gizarte Segurantzako sistemaren titular edo onuradun izatea.
Pentsiodunen ezkontide edo izatezko bikoteek laguntzaile moduan parte hartu dezakete. Horiei ez zaizkie aipatu baldintzak eskatuko.
Interesatuek Udaleko gizarte zerbitzuen bulegoan aurkeztu beharko dituzte eskaerak aurrez txanda hartuta.
Informazio gehiagorako edo txanda hartzeko 943 65 47 68 telefono zenbakira deitu daiteke. IMSERSOk ere badu bere informazio telefonoa: 912 66 77 13.