Berriak
Atzealdea Iñaki Artola eta Beñat Rezusta binakako masterseko lidertzan dira jokaturiko hiru partidak irabazita
2020·07·14
Iñaki Artolak eta Beñat Rezustak sasoiko ekin diote binakako pilota mastersari. Orain arte jokatu dituzten hiru partidak irabazi dituzte eta sailkapeneko lehen postuan daude. Atzo Tolosan Peñaren eta Martijaren aurka aritu ziren eta 22 eta 10 irabazi zuten. Partidaren hasiera gogorra izan zen eta galtzaileak 3 eta 6 aurretik izan ziren. 7 eta 0eko partzial batekin Artolak eta Rezustak buelta eman zioten lehiari eta handik aurrera une oro aurretik izan ziren. 15 eta 10 egon ziren eta handik zuzenean joan ziren 22ra alegiarra eta bergararra. Itxura sendoa eman zuten eta Artolak 14 tanto egin zituen. Igandean izango dute txapelketako laugarren partida Zarautzen Altunaren eta Imazen aurka.