Berriak

Atzealdea Iñaki Artola larunbatean itzuliko da binakako txapelketara, lesioa gainditu ostean

Arangurenekin batera Peñaren eta Albisuren aurka jokatuko du Iruñeko Labriten

2021·03·02


Iñaki Artola osatu da eskuin izterreko bizeps femoralean izandako lesiotik. Alegiarrak urtarrilaren 10ean hartu zuen min binakako txapelketako bigarren jardunaldiko partidan eta ia bi hilabete behar izan ditu osatzeko. Larunbatean Iruñeko Labriten itzuliko da lehiara Arangurenekin bikotea osatuz Peñaren eta Albisuren aurka jokatzeko. Artolak eta Arangurenek bi puntu dituzte eta larunbateko lehia irabaztea komeni zaie, lehen sei postuetan sailkatzeko aukerekin jarraitu nahi baldin badute.