Berriak

Atzealdea Iñaki Artola lau t’erdiko finalerdietara sailkatuko da igandean Peñari irabazten badio

Iragan larunbatean ligaxkako lehen puntua lortu zuen alegiarrak Elordiri 22 eta 18 irabazita

2023·10·24


Iñaki Artolak lau t’erdiko pilota txapelketako finalerdietara sailkatzeko aukera izango du igandean. Jon Ander Peñaren aurkako partida jokatuko du Tolosako Beotibar pilotalekuan eta irabazten baldin badu, finalaren atariko azken kanporaketa jokatzeko moduan izango da. Final laurdenetako ligaxkako azken jardunaldiko neurketa izango da eta lehen bi jardunaldietan emandako emaitzen ondorioz, Artolaren eta Peñaren artekoa kanporaketa zuzen bat izango da. Altuna jada sailkatuta dago eta Elordi aukerarik gabe. Artolaren eta Peñaren arteko aurrekari bat dago lau t’erdiko txapelketan. 2020an final zortzirenetan jokatu zuten elkarren aurka eta Artolak 22 eta 15 irabazi zuen.

Hain zuzen ere, Elordiren aurka lortu zuen larunbatean Artolak bere zakuan duen puntua. 22 eta 18 irabazi zion bizkaitarrari. Alegiarrak ez zuen bere joko mailarik onena eman baina 18 eta 13 atzetik joan ostean, azken 9 tantoak jarraian egin zituen eta balio handiko garaipena lortu zuen. Txapelketako lau onenen artean sartzeko aukera izango du orain Artolak.

Intxurrekoen partidak

Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira ostiralean eta igandean Elorri pilotalekua. Ostiralean zazpi izango dira eta igandean bat. Hemen zerrend:

Urriak 27, ostirala, 18:00etan:

-Gomazko paleta gizonezko jubenilak: Intxurre-Zumaia.

-Eskuz banaka gizonezko alebinen bigarren maila: Mugica (Intxurre)-Martinez (Behar Zana).

-Eskuz banaka gizonezko alebinen bigarren maila: Luluaga (Intxurre)-Ortiz de Arri (Hernani).

-Eskuz banaka gizonezko alebinen bigarren maila: Altuna (Intxurre)-Lujanbio (Hernani).

-Eskuz banaka gizonezko infantilen lehen maila: Leo (Intxurre)-Juantorena (Tolosa).

-Eskuz banaka gizonezko infantilen bigarren maila: Azpilikueta (Intxurre)-Jaramillo (Mundarro).

-Eskuz binaka gizonezkoen nagusien hirugarren maila: Intxurre-Murumendi.

Urriak 29, igandea, 10:00etan:

-Eskuz binaka gizonezkoen jubenilen lehen maila: Intxurre-Ataun.