Berriak
Atzealdea Iñaki Artola lau t’erdiko pilota txapelketatik kanpo geratu da
2023·10·31
Iñaki Artola ez da lau t’erdiko pilota txapelketako finalerdietan izango. Alegiarrak 22 eta 20 galdu zuen Jon Ander Peñaren aurka igandean Tolosako Beotibarren eta txapelketatik kanpo geratu da. Partida hasiera parekatua izan zen. Asko zegoen jokoan eta bietako inork ez zuen tarterik zabaldu lehen tantoetan. Peñak 12 eta 8an lortu zuen tartetxo bat irekitzea baina atsedenalditik bueltan Artolak 8 eta 0eko partzial batekin 16 eta 12 jarri zuen markagailua. Peñak erreakzionatu egin zuen eta azken tantoetara aurretik iristea lortu zuen. Artolak partida 20na berdintzea lortu zuen baina azken bi tantoak tolosarrak egin zituen eta horrela amaitu zen partida.
Argazkia: ataria.eus
Intxurrekoen partidak
Gipuzkoako txapelketako zazpi partida jokatuko dituzte Intxurreko pilotariek ostiralean 18:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan. Hemen zerrenda:
-Gomazko paleta emakumezko nagusien bigarren maila: Intxurre Hernani.
-Eskuz binaka gizonezko nagusien lehen maila: Intxurre-LAPKE.
-Eskuz banaka gizonezko alebinen bigarren maila: Agirrezabala (Intxurre)-Setien (Behar Zana).
-Eskuz banaka gizonezko infantilen bigarren maila: Telleria (Intxurre)-Alberdi (Hernani).
-Eskuz banaka gizonezko infantilen bigarren maila: Mendia (Intxurre)-Maiz (Intza).
-Eskuz banaka gizonezko infantilen lehen maila: Garaikoetxea (Intxurre)-Ormazabal (Hernani).
-Eskuz banaka gizonezko infantilen bigarren maila: Azpilikueta (Intxurre)-Galardi (Oiarpe).