Berriak
Atzealdea Iñaki Artola lau t’erdiko txapelketatik kanpo geratu da
2022·10·12
Iñaki Artolak ezin izan du lau t’erdiko pilota txapelketako final laurdenetarako ligaxkarako sailkatu. Alegiarrak Danel Elezkanoren aurkako partida jokatu zuen iragan ostiralean Billabonan eta 22 eta 19 galdu zuen. Partidaren erdira aurretik iritsi zen Artola 11 eta 7 baina bigarren zatian ez zuen errentari eusten asmatu eta azkenerako txapelketatik kanpo utzi duen porrota jaso zuen.
Intxurrekoen partidak
Intxurreko pilotarien eta palisten partidak jokatuko dira ostiralean eta igandean Elorri pilotalekuan, Gipuzkoako txapelketakoak. Ostiralean bost partida jokatuko dira 18:10etik aurrera eta igandean hiru 10:00etatik aurrera. Hemen zerrenda:
Urriak 14, ostirala, 18:10ean hasita:
-Eskuz binaka gizonezkoen alebin maila: Azpilikueta (Intxurre)-Olano (Gazteleku).
-Eskuz binaka gizonezkoen infantil maila: Leo (Intxurre)-Makatzaga (Añorga).
-Eskuz binaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Intxurre-EPLE.
-Gomazko paleta emakumezko jubenil maila: Intxurre-Behar Zana.
-Gomazko paleta emakumezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Su Berri.
Urriak 16, igandea, 10:00etan hasita:
-Gomazko paleta emakumezko jubenil maila: Intxurre-Hernani.
-Gomazko paleta emakumezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Hernani.
-Eskuz binaka gizonezkoen nagusien lehen maila: Intxurre-Oiarpe.