Berriak

Iñaki Artola lau t’erdiko txapelketatik kanpo geratu da Ezkurdiaren aurka galdu ostean

Seinako berdinketaren ostean hautsi zuen partida nafarrak eta alegiarrak ez zuen ezer egiterik izan

2020·12·14


Amaitu da Iñaki Artolaren ibilia lau t’erdiko pilota txapelketan. Atzo Eibarren final laurdenetako partida izan zuen Joseba Ezkurdiaren aurka eta 22 eta 8 galdu zuen. Lehen tantoetan partida orekatua izan zen, seinako berdinketara bitartean. Handik aurrera Ezkurdiak nagusitasun handia erakutsi zuen eta Artola ezinean ibili zen, kantxan lekua hartu ezinda. Gauzak horrela, txapelketatik kanpo geratu da alegiarra eta binakakoa izango du hurrengo jomuga.