Berriak

Atzealdea Iñaki Artola txapelketatik kanpo izango da hainbat astez zuntz haustura batengatik

Bengoetxeak hartuko du alegiarraren lekua ostiralean Amorebietan Arangurenekin bikotea osatuz

2021·01·12


Iñaki Artolak zuntz haustura bat du eskuin izterreko bizeps femoralean. Alegiarrak igandean hartu zuen min Urrutikoetxearen eta Imazen aurkako binakako txapelketako neurketan. Partida 18 eta 16 zegoela bertan behera utzi behar izan zuen eta atzo egindako frogek baieztatu dute lesioa. Hausturaren bilakaerak esango du zenbat denbora egon beharko duen Artolak jokatu gabe. Oraingoz ziurra dena da Bengoetxea izango dela ostiralean Artolaren lekua hartuko duena. Arangurenekin batera Peñaren eta Albisuren aurka jokatuko du Amorebietan, hirugarren jardunaldiko neurketa.