Berriak

Atzealdea Iñaki Artolak Agirre izango du aurkari buruz buruko pilota txapelketako final zortzirenetan

Igandean Bilbon jokatuko da partida hori eta irabazleak Urrutikoetxea izango du aurkari final laurdenetan

2021·05·12


Iñaki Artolak Asier Agirreren aurka jokatuko du buruz buruko final zortzirenetan. Igandean Bilbon jokatuko da partida hori eta buruz buruko txapelketan lehen aldiz ariko dira elkarren aurka. Alegiarra atariko kanporaketa gaindituta sartu da txapelketan. Axier Arteagaren aurka jokatu zuen ostiralean Zallan eta Artolak 22 eta 2 irabazi zuen. Sakearekin min handia egin zion eta goitik behera nagusitu zen. Seigarren parte hartzea izango du Artolak lehen mailako buruz burukoan. 2017an final laurdenetara iritsi zen eta hori izan da bere emaitzarik onena. Igandean irabazten baldin badu, final laurdenetan Mikel Urrutikoetxearen aurka jokatuko du eta lehen aldiz finalerdietan sartzeko aukera izan dezake.

Intxurrekoen partidak

Intxurreko pilotariek Udaberri eta Euskal Ligako partidak izango dituzte eta Alegia herriartekoa jokatzen ere hasiko da.

UDABERRI

Eskuz binaka kadeteen 2. maila: Aloña Mendi-Intxurre

Eskuz binaka jubenilan 1. maila: Behar Zana-Intxurre

Eskuz binaka nagusien 1. maila: Intxurre-Ataun

Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre 2-Intxurre 1

Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre 3-Zumaia

EUSKAL LIGA

Eskuz binaka nagusiak: Lemoa-Intxurre

HERRIARTEKOA

Alegia-Zestoa. Gizonezkoak eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusien mailetan.

Argazkia: Foku