Berriak
Atzealdea Iñaki Artolak Agirreren aurka ekingo dio ostiralean lau t’erdiko txapelketari
2023·10·04
Iñaki Artolak Asier Agirre izango du aurkari lau t’erdiko txapelketako lehen partidan. Ostiralean jokatuko da final zortzirenetako kanporaketa hori Agoitzen eta irabazlea final laurdenetako ligaxkan izango da. Altuna eta Elordi iazko finalerdietara sailkatu izanagatik jada multzo horretan daude eta laugarrena Elezkanoren eta Peña II.ren arteko partidako irabazlea izango da.
Intxurrekoen partida bat ostiralean
Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketako partida bat jokatuko dute ostiralean 19:30ean Elorri pilotalekuan. Eskuz binaka gizonezkoen nagusien hirugarren mailan, Intxurre eta Eibar neurtuko dira.