Berriak

Atzealdea Iñaki Artolak Bengoetxeari irabazi beharko dio lau t’erdiko txapelketan bizirik jarraitu nahi badu

Lehen jardunaldian 22 eta 9 galdu zuen alegiarrak Lasoren aurka eta ostiralean partida erabakiorra izango du

2019·10·16


Iñaki Artolak ez dio nahi bezala ekin lau t’erdiko pilota txapelketako final laurdenetako ligaxkari. Larunbatean Lasoren aurka jokatu zuen lehen jardunaldiko partida 22 eta 9 galdu zuen algiarrak. Ez zuen bererik eman eta une oro nafarraren menpe egon zen. Lehen partida galduta, Oinatz Bengoetxearen aurka jokatuko du Artolak ostiralean Gernikan. Partida hori galtzen badu, txapelketatik kanpo geratuko da. Irabazten badu berriz, Ezkurdiaren aurkako azken jardunaldira finalerdietan izateko aukerekin iritsiko litzateke.

Intxurrekoak ostegunetik larunbatera

Ostegunetik larunbatera bitartean Intxurreko pilotarien zortzi partida jokatuko dira Elorri pilotakekuan. Bihar, 20:00etan Intxurre eta Tolosa neurtuko dira eskuz binaka gizonezkoen nagusien ohorezko mailan. Ostiralean 18:30ean hasiko da jaialdia eta lau partida izango ditu. Lehen biak eskuz binaka, gizonezkoen alebin eta infantil mailetakoak izango dira eta Behar Zana eta Zuiamaren aurka ariko dira. Gomazko paletan, emakumezko jubeniletan, Intxurreko bi bikote neurtuko dira eta laugarren partida eskuz binakakoa izango da: Nagusien bigarren mailan Intxurre eta Azkoitia ariko dira elkarren aurka.

Larunbatean gomazko paletako bi partida eta eskuz binakako bat jokatuko dira. Gomazko paletan, emakumezkoen nagusien mailan, Intxurre eta Su Berri neurtuko dira. Jubeniletan Intxurrek Zumaiaren kontra jokatuko du eta azkenik, eskuz binaka, gizonezkoen nagusien hirugarren mailan, Gazteleku izango da Intxurreren aurkaria.