Berriak
Atzealdea Iñaki Artolak bere partida irabazi eta beste emaitzen zain egon beharko du lau t’erdiko txapelketako finalerdietara sailkatzeko
2019·10·23
Iñaki Artola lau t’erdiko txapelketako finalerdietara sartzeko aukerekin iritsi da final laurdenetako ligaxkako azken jardunaldira. Ezkurdiaren aurka ostiralean Balmasedan jokatuko duen partida derrigorrean irabazi beharrean da Artola finalerdietan izan nahi badu eta horrez gain, multzoko beste partidan Lasok Bengoetxeari irabazten badio, Ezkurdia 14 tantoan edo gutxiagoan utzi behar du. Lasok Bengoetxearen aurka galtzen badu berriz, Artola bere partida irabazita sailkatuta egongo da. Iragan astean Bengoetxearen aurka 22 eta 17 irabazi zuen Artolak eta lortutako puntu horrek ahalbidetu dio ligaxkako azken jardunaldira aukerekin iristea.
Intxurrekoak ostiralean
Eskuz binakako lau partida ikusi ahal izango dira ostiralean 18:30etik aurrera Elorri pilotalekuan. Guztiak ere gizonezkoenak izango dira eta lehen bietan infantil mailako pilotariak ariko dira. Intxurreko bi bikote Hernani eta Oriokoen aurka neurtuko dira. Hirugarren partida kadeteen bigarren mailakoa izango da eta Aloña Mendi izango da Intxurrekoen aurkaria. Azkenik, nagusien hirugarren mailan, Intxurrek Oreretaren aurkakoa izango du.