Berriak

Atzealdea Iñaki Artolak Elezkanoren aurka ekingo dio larunbatean buruz buruko txapelketari

Bastidan jokatuko den partida hori irabazten duena final laurdenetako ligaxkarako sailkatuko da

2023·04·05


Iñaki Artolak larunbatean hasiko du buruz buruko txapelketako ibilia. Elezkano izango du aurkari Bastidan final zortzirenetako kanporaketan eta partida hori irabazten duenak, final laurdenetarako ligaxkarako txartela lortuko du. Finala laurdenetako multzoan ziur dituzte zain Altuna eta Laso. Laugarren ordezkaria Urrutikoetxearen eta Elordiren arteko partidatik aterako da.

Final laurdenetako ligaxkak atsedenak izango ditu. Hau da, pilotariek bi astez behin jokatuko dute. Gauzak horrela, finalerdietako azken partidak maiatzaren 12-13ko asteburuan jokatuko dira eta finala ekainaren 4an, Bilbon.