Berriak
Atzealdea Iñaki Artolak eta Ander Imazek binakako txapelketako lehen partida galdu zuten Irribarriaren eta Rezustaren aurka
2016·02·05
Iñaki Artolak eta Ander Imazek binakako txapelketako lehen partida galdu zuten astelehenean Tolosan. Irribarriaren eta Rezustaren aurkakoa izan zuten eta azkenerako 22 eta 16 amore eman behar izan zuten. Partida gogorra izan zen, batez ere lehen zatian eta gogortasun horrek argitasuna kendu zien azken zatian Artolari eta Imazi. Alegiarrak behar baino pilota gehiago galdu zituen eta aurkariek hori baliatu zuten markagailuan aldea zabaltzeko. Porrot horren ostean, Artola eta Imaz sailkapeneko goiko postuetan dira oraindik hiru punturekin. Igandean bosgarren jardunaldiko partida izango dute Arrasaten Ezkurdiaren eta Martijaren aurka. Hauek bi punturekin daude sailkapenean.
Iturriotz eta Murua txapeldun
Iragan igandean gomazko paletako Gipuzkoako txapelketako finala jokatu zuten emakumezkoen jubenil mailako Intxurreko bi bikotek. Iturriotzek eta Muruak Agirreren eta Karreraren aurka jokatu zuten eta garaipena lehenengoentzat izan zen, 30 eta 20ko emaitzarekin. Asteburuari begira, bihar eta ostiralean izango dira Elorri pilotalekuan Intxurrekoen partidak. Bihar 19:00etan gizonezkoen eskuzko bi partida jokatuko dira. Infantiletan Intxurreko bi ordezkari ariko dira elkarren aurka eta kadeteen bigarren mailan, Otaegik Gaztelekuko Lanzetaren aurka jokatuko du Gipuzkoako txapelketako final laurdenetan. Ostiralean ordu berean beste bi partida jokatuko dira, hauek ere gizonezkoen eskuzkoak. Infantiletan Intxurrek Tolosa izango du aurkari eta jubenilen lehen mailan, Gipuzkoako txapelketako final laurdenetako hitzordua izango dute Intxurreko Zubeldiak eta Ilunpeko Egigurenek.