Berriak

Atzealdea Iñaki Artolak ezin izan zuen San Fermin torneoko txapela jantzi

Jokin Altunaren aurkako finalean 22 eta 13 galdu zuen leporaino bete zen Iruñeko Labrit pilotalekuan

2019·07·08


Iñaki Artolak ezin izan du lau t’erdiko San Fermin torneoa txapelarekin borobildu. Atzo Jokin Artolaren aurkako finala jokatu zuen Iruñeko Labriten eta 22 eta 13 galdu zuen. Altunak distantzia horretako espezialistarik handienetakoa dela erakutsi zuen eta nahiz eta Artola defentsan ondo aritu, amezketarra gehiago izan zen. Artolak tantoa amaitzerako orduan izan zituen aukera batzuetan huts egin zuen eta horrek ere izan zuen eragina azken markagailuan. Dena den, ez da ahaztu behar Artolak lehen kanporaketatik egin duela finalerainoko bidea, txapelketa eder bat osatuz.

Larunbatean herritarren aurrean

Larunbat arratsaldean Elorri pilotalekuan jokatuko Iñaki Artolak, Alegiako festetako jaialdian. Lehenik, Alegiako IX. Pilota txapelketako finalak jokatuko dira. Emakumezkoen palako finalean Garmendia eta Mendizabal Irazustabarrenaren eta Erasunen aurka neurtuko dira. Ondoren, gizonezko jubenilak izango dira eskuz binaka. Altunak eta Etxeberriak Senarren eta Zalakainen aurka jokatuko dute. Azkenik profesionaletan, Artolak eta Urretabizkaiak Bengoetxearen eta Erasunen kontra jokatuko dute.