Berriak
Atzealdea Iñaki Artolak Imazekin osatuko du bikotea binakako txapelketan
2023·11·21

Iñaki Artolak Ander Imazekin osatuko du bikotea asteburuan hasiko den binakako pilota txapelketan. Alegiarra eta oiartzuarra bigarrenez ariko dira elkarrekin binakakoan. 2020an ere bikote izan ziren eta finalaurrekoen atariko kanporaketaraino iritsi ziren. Lehen fasean hamalau jardunaldiko ligaxka izango dute txapelketan ariko diren zortzi bikoteek. Lehen biak finalerdietara sailkatuko dira zuzenean eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatzen direnek kanporaketak jokatuko dituzte. Finalerdietarako ligaxkaren ostean, finala martxoaren 31n jokatuko da Iruñean.
Txapelketako lehen partida igandean, azaroak 26, jokatuko dute Artolak eta Imazek Seguran Peñaren eta Albisuren aurka. Bigarren jardunaldian aldiz, Laso eta Aranguren izango dituzte aurkari, abenduaren 6an Tolosako Beotibarren.
Intxurrekoen partidak
Azaroaren 24an, ostirala, Intxurreko pilotarien partida bakarra jokatuko da 19:00eatik aurrera Elorri pilotalekuan. Eskuz banaka gizonezko jubenilen lehen mailan, Intxurreko Iturrioz Abantzuko Olaizolaren aurka ariko da.