Berriak
Atzealdea Iñaki Artolak Jokin Altunaren kontra ekingo dio ostiralean lau t’erdiko final laurdenetako ligaxkari
2023·10·09

Iñaki Artolak lau t’erdiko final laurdenetako ligaxkari ekingo dio ostiralean Amezketan Jokin Altunaren aurka. Alegiarrak iragan ostiralean lortu zuen ligaxkarako txartela Agirreri 22 eta 21 irabazi ostean. Partidari oso ondo ekin zion Artolak eta markagailuan alde handiarekin ibili zen. Dena den, azkenerako Agirrek markagailua orekatzea lortu zuen eta azken tantoan erabaki zen guztia. Artolak lortu zuen tanto hori egitea eta esan bezala, Altuna izango du aurkari lehen jardunaldian.
Multzoko beste bi pilotariak Elordi eta Peña izango dira. Hiru jardunaldiren ostean, multzoko lehen bi sailkatuek finalerdietarako txartela lortuko dute.