Berriak
Atzealdea Iñaki Artolak ostiralean ekingo dio lau t’erdiko txapelketari Elezkanoren aurka
2022·10·05
Iñaki Artolak Danel Elezkanoren aurka jokatuz ekingo dio lau t’erdiko pilota txapelketari. Alegiarrak bizkaitarra izango du aurkari final zortzirenetako kanporaketan ostiral gauean Billabonan. Partida horretako irabazleak final laurdenetako ligaxka jokatzeko txartela lortuko du. Artolak garaipena lortzen badu badaki Laso eta Ezkurdia dauden multzoan izango dela, Jakaren eta Elordiren arteko kanporaketa irabazten duenarekin batera.
Intxurrekoen partidak
Intxurreko pilotarien eta palisten lau partida jokatuko dira ostiralean Elorri pilotalekuan, Gipuzkoako txapelketakoak. Eskuz binakakoak 18:15ean hasiko dira eta gomazko paletakoa 20:30ean.Hemen zerrenda:
-Eskuz binaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Intxurre-Behar Zana.
-Eskuz binaka gizonezkoen kadeteen lehen maila: Intxurre-Ilunpe.
-Eskuz binaka gizonezkoen nagusien ohorezko maila: Intxurre-Tolosa.
-Gomazko paleta emakumezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Su Berri.