Berriak

Atzealdea Iñaki Artolak Peñaren aurka jokatuko du lau t’erdiko pilota txapelketako final zortzirenetan

Larunbatean Azkoitian jokatuko da partida hori eta irabazleak Joseba Ezkurdia izango du aurkari final laurdenetan

2020·12·01


Iñaki Artolak larunbatean ekingo dio lau t’erdiko lehen mailako pilota txapelketako ibiliari. Azkoitian jokatuko den partidan Jon Ander Peña izango du aurkari. Tolosarrak iaz promozio mailako txapelketa irabazi zuen eta ez da aurkari gozoa izango alegiarrarentzat. Partida hori irabazten duen pilotariak egungo txapelduna den Joseba Ezkurdia izango du aurkari final laurdenetan. Aurten ez da ligaxkarik izango eta kanporaketa zuzenak izango dira guztiak. Pilotariek botileroaren laguntza izan nahi duten edo ez erabaki ahal izango dute. Botileroa enpresako teknikari edo beste pilotariren bat izan beharko da.