Berriak
Atzealdea Inauteriak ospatu dituzte Txintxarriak Martxan ekimeneko partaideek San Juan eskolako ikasleekin
2019·02·28
Txintxarriak Martxan ekimeneko gaurko ibilaldian parta hartu dutenek sorpresa atsegin bat izan dute. Inauteriak iritsi diren honetan, plazatik abiatu eta eskolarako bidea egin dute eta bertako ikasleekin ospatu dute Ostegun Gizen eguna, inauterien hasiera. San Juan eskolako ikasleek inauterietako jaialdia egin dute eta talde guztietako ikasleek dantza ezberdinak egin dituzte inauteri doinuek lagunduta. Amaieran kalejira egin dute eskolako patioan.
Txintxarriak Martxaneko kideak gustura egon dira dantzariei begira eta txalo zaparrada ederrak eskaini dizkiete parte hartzaile guztiei. Dantzaren ostean, ibilaldiarekin jarraitu dute adinekoek eta ondoren ohi bezala, hamaiketakoa egiteko bildu dira.