Berriak

Atzealdea Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur etxea itxita egongo da gaur eguerditik aurrera Koronabirusaren krisia dela eta

Ekintza guztiak bertan behera geratu dira eta egoeraren bilakaeraren arabera informazioa eguneratuko da

2020·03·12


Alegiako Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeak bere jarduera guztiak etengo ditu martxoaren 12ko eguerditik aurrera. Gauzak horrela, bertako jarduerak, ekintzak, liburutegi zerbitzua eta gimnasioa itxita egongo dira datozen egunetan. Udalak Koronabirusaren krisiaren aurrean hartu duen prebentzio neurria da, osasun agintariek eremu itxietan jendea elkartzea ahal den neurrian ekiditeko gomendioa egin ostean.

Gauzak horrela, erabiltzaileei ulermena eskatu nahi zaie ezohiko egoera honen aurrean. Etengabe aldatzen ari den egoera bat da eta hori dela eta, Udalak egoera horren bilakaeraren arabera eguneratuko du informazioa, beti ere birusaren hedapena mugatzeko helburuarekin. Gogoan izan, Alegiako haurreskola, San Juan Herri Eskola eta Aralar Institutua ere itxita egongo direla martxoaren 13tik aurrera, gutxienez 15 egunez.