Berriak
Atzealdea Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko hainbat zerbitzuk neurri murriztaileak malgutuko dituzte urriaren 13tik aurrera
2021·10·11
Indarrean ziren murrizketa gehienak bertan behera geratu diren honetan, Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko hainbat zerbitzuk ere lehengo normaltasunetik hurbil funtzionatuko dute urriaren 13tik, asteazkena, aurrera. Kultur etxea zabalik izango da herritarrentzat astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara.
Liburutegia eta KZ Gunea
Liburutegiak eta KZ Guneak astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30erako ordutegiarekin funtzionatuko dute. Liburutegiaren kasuan, jada ez da aurrez hitzordua hartzek deitu beharrik izango.
Gimnasioa
Gimnasioak astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:00etarako ordutegiarekin funtzionatuko du bazkideentzat. 2020ko martxora bitartean bezala, euren txartelak erabiliz sartu ahal izango dute. Hori bai, erabiltzen hasi aurretik txartelak eguneratu egin behar dira eta horretarako, txartela duten bazkideek kultur etxeko harreratik pasa beharko dute txartelak eguneratzera. Bazkide ez direnek, kultur etxea zabalik dagoen ordutegian erabili ahal izango dute gimnasioa, dagokien sarrera ordainduta.
Oraingoz asteburutan ezingo da gimnasioa erabili. Azken asteburuetan pilotalekuan izan diren gertaerak direla eta, oraingoz asteburutan gimnasioa itxita egongo da. Egoeraren bilakaeraren arabera baloratuko da asteburutan irekitzea.
Ordutegi berriak urriaren 13an, asteazkena, jarriko dira indarrean.