Berriak
Atzealdea Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko jardueretan izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 23tik 27ra bitartean
2019·09·18
Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeak prest du 2019-2020 ikasturterako jarduera eskaintza. Guztira lau jarduera eskainiko dira eta izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 23tik 27ra bitartean. Interesatuek kultur etxera joan beharko dute izena ematera 10:00etatik 13:00era edo 15:00etatik 21:00etarako ordutegian. Hemen dituzue jarduerak eta berauen xehetasunak aletuta:
Aerobik: 16 urtetik gorakoentzat. Astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan izango da 19:00etatik 20:00etara. Urriaren 1ean hasi eta ekainaren 18an amaituko da. Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dituzte hileko eta bazkide ez direnek 40.
Hirugarren adinekoen gimnasia: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 11:00etatik 12:00etara. Urriaren 2an hasiko dira saioak eta ekainaren 19an amaitu. 15 euro hileko.
Pilates: astearteetan eta ostegunetan 16:45etik 17:45era edo 17:45etik 18:45era. Urriaren 1ean hasi eta ekainaren 18an amaitu. Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dituzte hileko eta bazkide ez direnek 40.
Yoga: Astelehenetan eskainiko da 17:00etatik 18:30era edo 18:30etik 20:00etarako ordutegian. Urriaren 7an hasi eta ekainaren 15ean amaituko da.
Ikastaroen prezioak 2019ko abenduaren 31ra bitartean egongo dira indarrean eta eskaintza xehetua lotura honetan duzue.