Berriak
Atzealdea Inaxio Begiristainen jaiotzaren mendeurrena oroitarazten duen irudia jarri da bere izena daraman kultur etxeko sarreran
2022·09·13
Irailaren 14an, bihar, beteko da Inaxio Begiristainen jaiotzaren mendeurrena. Egun seinalatu hori ospatzeko ekitaldi bat egingo da bihar 18:00etatik aurrera zinean. Erakusketa bat zabalduko da, Begiristain omentzeko ekitaldi bat egingo da eta bere obra zati bat lantzen ari den antzerki taldeak prentsaurreko bat eskainiko du. Herritarrei, denentzat irekia izango den ekitaldi horretara hurbiltzeko deia egiten zaie.
Horrekin batera, Inaxio Begiristainen izena daraman kultur eta kirol etxean bere jaiotzaren mendeurrena gogorarazten duen irudi bat jarri da.